2008/01/23

ARGITXO ETORRI ZAIGU

Gaur jolastokitik itzultzean sorpresa ederra hartu dute ikastolako umeek, ARGITXO gure laguna gu bisitatzera etorri da.
Marrazki erraldoia utzi digu eta honekin batera eskutitz bat.Esti andereñoak hartu du eta irakurtzeari ekin dio lehenbaitlehen.
Harrituta geratu gara, Argitxok mozorratu nahi du eta desfilera gurekin etortzeko asmoa duela idatzi digu; baina hau zoritxarra!!!!, oraindik ez dauka mozorrorik, biluzik agertu zaigu.
Norbait dago prest laguntzeko?. Berehala eskuak altxaturik ikusi ditugu.
Haurren proposamenak entzun ondoren argi geratu dena zera da denon artean lagundu behar diogula mozorro polit baino politagoa egiteko.
Bihar honi buruzko eztabaidak sortuko dira geletan eta adostasun batera ailegatzean jo ta ke arituko gara.
Amaitutakoan nola geratu den aukera izango duzue.


Make a PhotoShow Full Size

iruzkinik ez: