2008/04/05

Denbora pasak

Lau jolas daukazue egiteko
"Laukiak non:Unetxo batez irudi bat erakutsiko zaizu eta segidan bederatzi lauki beltzek estaliko dute. Ondoren, irudi horren zatiak banan-banan azaladuko zaizkizu eta bederatzi lauki beltz horietariko zeinetan ezkutatzen diren asmatu beharko duzu
Barazki saltsa: Ezkerreko aldean hiru itzal aurkituko ditugu eta eskubiko aldean hainbat irudi elkarren gainean pilatuta. Mordo horretatik, hiru irudi egokiak aurkitu eta bakoitzari dagokion itzalera eramango ditugu.
Bikote bila:Jolas honetan, hamar irudi-bikote ditugu ezkutatuta eta parekatu egin behar ditugu. Laukitxoen gainean sakatuz, gordetzen duten irudia erakutsiko zaigu unetxo batez. Batean eta bestean begira, bi irudi berdin aurkitzen ditugunean, elkarren segidan klikatuko ditugu eta agerian geldituko dira. Helburua, beraz, hamar bikoteak ahalik eta azkarren agertaraztea da
Puzle ibiltaria:Bederatzi irudi-zati izango dituzu begien bistan, horietariko bat zuria, eta ordenatu egin beharko dituzu irudia behar bezala osatzeko. Gogoan har laukitxo zuriaren inguruko irudi-zatiak bakarrik mugitu daitezkeela. "


iruzkinik ez: