2008/05/15

Areitz soroa

Atzo Areitz Soroan egon ginen eta egia esanda oso suerte ona izan genuen eguraldiarekin, eguzkia irten zen eta horri esker pentsatuta geneuzkan ekintzak egin genituen.
Zer iruditzen zaizue lekua? polita ezta?


Azalduko dizuet argazkietan ikusten dena, baina polita izango litzateke zuen seme-alabekin batera ikustea eta haiek kontatzea. Ikastolatik irten baino lehen umeek esan ziguten zer zeramaten motxilan bai bazkaltzeko baita edateko ere, gero autobus geltokira joan ginen tren luzea egiten.Baserri eskola ailegatu bezain pronto lanera jarri ginen, 3 urteko umeek ogia prestatzen hasi ziren, ezin duzue imaginatu zein ondo pasatu zuten orea egiten! Prestaturik zegoenean labean sartu zuten bakoitzak berea.Gela batean hori gertatzen zen bitartean 4 urtekoek zelaian topa zitezkeen zomorroei buruz hitz egiten zuten, marrazkiak ikusi ondoren haien bila joan ziren. Horrela genbilitza ,ia konturatu barik, bazkaltzeko ordua heldu zen. Arratsaldean landan jolastu ondoren sagar zukua egin genuen eta animaliak ikusi genituen, beno egia esanda ume batzuk ausartu ziren oiloak hartzen magalean.

iruzkinik ez: