2008/05/19

Gurasoentzako berria

Umeentzako bilatzaile bat
Haurrei proposatzen dizkiegun ekintza asko Interneterik gabe aurrera eramateko ezinezkoak dira, hori dela eta gero eta gehiago erabiltzen dugu tresna hau ikastolan.Umeek erabiltzen dute batez ere informazioa lortzeko, lanak egiteko ,web orrialdeak ikusteko, jolasteko,... Dakigunez Google da gehien erabiltzen duten bilatzailea, baina askotan bilatu ondoren aurkitzen dutena ez da haientzat " egokiena".
Bada, funtsezko den web orrialde bat aurkeztu nahi dizuet, hortxe umeek egingo dituzten bilaketak guztiz seguruak izango dira: http://www.buscadorinfantil.com/
Dena dela nire ustez inportanteena da guk haiekin aritzea, ez diogu utzi behar haiek bakarrik nabigatzen.
Hau guzti hau zuentzat lagungarria izango dela espero dut.

iruzkinik ez: