2008/05/17

Izenak ikasten


IZEN BEREZIAK
Umeek, txikiak direnetik, interes handia dute beraien izenetan. Aurten 3 urteko geletan izen berezia landu dute honako helburuak lortzeko:
* Gelako haurren izenak eta berea ezagutu.
* Nork bere izena idazten hasi.
* Idatzizko mintzairarako interesa eduki.
Horretarako materiala prestatu da eta umeen eskuetan utzi da txokoan erabil dezaten.Dena dela hizkuntza txokoan lana hasi baino lehen jolas ezberdinak egin dituzte talde handian:
1. Izenak aztertu ditugu· izen luzeak eta laburrak
. zenbatu zenbat hizki duen eta konparaketak egin
. hizki kopuruen arabera izenak sailkatu
· letren arteko konparaketak
. izenen lehenengo hizkia begiratu eta bere izena esan
. Modu berdinean hasten diren izen batzu hartu eta idazten hasi
. Azkenengo hizkia ( lehenengo bezala landu)
. Lehenengo eta azkenengo hizkiak begiratu, berdinak dira? Nola deitzen dira? IRATI - IBAI
. Izenekin multzoak egin:
- “A” z hasten diren guztiak
- “E” z amaitzen direnak
- 4 hizki dituztenak
- “O” ez daukaten guztiak
2. Norabidea
· Izena idaztean umeei galdetu non jarraitu behar dugun, eskuina eta ezkerra seinalatuz
· Zein hizki den lehenengoa eta zein azkena aztertu
· Lehenengo hizki idatzi eta haiei jarraitzeko eskatu ( hizki mugikorrak erabiliz)

Guzti hau egin ondoren taldeko eta bakarkako lana egin dute:
· zerrenda pasatu
· Izenaren hizkiak ebakita emanez, bere izena osatzen du eredua ikusiz, puzzle erara.
· Bakoitzak bere izena idazten du
· hizki mugikorrekin izenak osatu
· bokalak borobildu
· izena estanpatu

iruzkinik ez: