2008/06/15

Asteko protagonista JON

Kurtsoan zehar 4 urteko geletan "Asteko protagonista"-ren proiektua egiten ibili dira.Aste osoan zehar dagokionari PROTAGONISTA bihurtu da. Andereñoek gurasoei parte hartzeko eskatu diete, alde batetik argazkiak, gogoko jostailuak,liburuak eta bururatzen zaiena ekartzeko eta beste aldetik gonbidatu dituzte ikasgelara joateko.
Argazkietan ikusten duzuenez gelan "asteko protagonista"-ren txokoa antolatu da, bertan etxetik ekarritakoa uzten da baita astean zehar egiten diren lanak ere.
BubbleShare: Share photos - Play some Online Games.

Astea amaitzen denean eginiko lanekin liburu bat osatzen da etxera eramateko

Hemendik eskerrak eman nahi dizkiete guztiei hain gogo handiekin parte hartzeagatik.

iruzkinik ez: