2008/06/11

Lurraska

Dakizuenez Paki eta Rakelen ikasgelan dauden umeak Lurraskara joan ziren.Hor ekintza ugari eta interesgarri egin zituzten.
Joan aurretik prestatu zuten gurasoekin izango zuten elkarrizketa eta zein nolako gauzak eraman behar zituzten maletan, asmoa zen gurasoekin batera prestatzea eta iharduera horretan parte hartzea.
Itzulitakoan kontatu digute zer egin , zer ikusi eta zer ikasi duten.
Ikusi nahi duzue prestatu duten lana?
Hauek adibideak besterik ez dira, haur bakoitzak berea prestatu du eta.





iruzkinik ez: