2008/10/28

ARGITXOREN OPARIAK

Ostiral goizean jolastokitik itzultzean hau bai ezustekoa!,gure aurrean ARGITXO topatu genuen aulkian eserita.Bere sudur erraldoian gutuna zeukan guretzat, guretzat, hain zuzen ere.
Esti andereñoak hartu zuen eta Argitxok idatzitakoa irakurri zuen.
Argitxo oso pozik dago gurekin gero eta sarriago euskeraz hitz egiten dugulako.Berri horrek alaitu gaitu.
Orduan galdera bat egin zigun: "ikusi nahi dituzue ekarritako opariak?"
Argitxo oso iratxo maitekorra eta bihotz onekoa denez berak leizezuloan egindako marrazkiak eta panpinak oparitu zizkigun.
Eskerrak emateko, berari gustatzen zaizkion hitz magikoak esan genituen batera .
Gero Estik panpina hartu zuen eta belarrian esan zion abesteko bere kanta, irrikitan bait gaude ikasteko.


iruzkinik ez: