2008/10/02

ikasgelan landareak ditugu

4 urteko geletan landareak ditugu ikasurte hasieratik.Uretan sartu genituen eta askotan begiratzen ditugu ea nola hazten diren aztertzeko. Aste honetan gero eta sustrai gehiago dituztela konturatu gara.
Eta orain zer egingo dugu?
Umeek esan digute landatu behar ditugula ez hiltzeko.
Oso marrazkilari trebeak direnez hemen uzten dizkizuegu artelan batzu.Hau guzti hau gutxi izango balitz LANDARE hitza idatzi dute. Idazteko nahiko pentsatu dute eta adin honetan normala denez bokal batzu besterik ez dute idatzi.


Zorionak! lan bikaina egin duzue eta!

iruzkinik ez: