2008/10/07

Iruzkinak egin

Gaur arratsaldean bilera izan dugu gurasoekin eta gauza askoren artean elkarren arteko komunikazioa ezinbestekoa dela komentatu da.
Blogaren bidez posiblea denez hemen uzten dizuegu nola egiten den:
Bloga zabaltzen dugu eta izenburuaren azpian ikusiko dugu:"iruzkin".Gainean ipini eta kurtsorea esku bihurtzen denean klik egin. Honelako leihoa zabaltzen da:

Iruzkinak ez dira ikusten blogaren administratzailea onartu arte, beraz lasai egon zaitezte.
Denbora dugunean publikatuko ditugu.
Mila esker eta anima zaitezte.

4 iruzkin:

Idoia erabiltzaileak esan du...

Froga egiten saitzen ari naiz. Dena dela badaezpada ondo egin badut,liluratuta geratu naizela egin duzuen lanarekin esan beharra daukat .

Itziar erabiltzaileak esan du...

Mila esker, Idoia.
Primeran egin duzu!

Ruth erabiltzaileak esan du...

Kaixo Itziar!!
Oraindik ez naiz oso trebea honekin, baina animatzen zaituztet horrela jarraitzeko.

Itziar erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko Ruth, zuek hor egoteak bloga ikusi eta irakurtzen animatzen gaitu.
Animo eta parte hartu.