2008/10/21

Itsasoko animaliak

Itsasoko animaliei buruz asko gaude ikasten, umeak oso motibaturik daude eta gero eta jakingura handiagoa dute. Etxean galdezka ibiltzen dira eta itsasorekin erlazionaturik dauden liburuak eta ipuinak ekartzen hasi dira.
Gaur Iratik ekarri digu arrainentzako janaria eta esan digu hori dela arrainek jaten dutena, ume batzu harriturik geratu dira eta potea zabaldu egin behar izan du barruan dagoena ikus dezatela.

Orain beste zalantza daukagu: itsasoan bizi diren arrainek hori jaten dute?, hori ez bada, zer jaten dute?.
Gelan dugun ordenadorea erabili dugu informazioa bilatzeko, aitzaki honekin aurkeztu diet "animalien entziklopedia"( elhuyarrek argitaratuta); oso arrakasta ona izan du eta hor ibili dira aztertzen.

Baina hau gutxi balitz esan didate itsasoko animalien izenak ikasi nahi dituztela.Horretarako erabiliko dugu Ainhoa-ren blogan dagoen lan bikaina.


(Sartu nahi baduzue irudiaren gaineak klikatu)
Mesedez, umeekin batera ikusi eta izenak agertzean ozenki esan.

iruzkinik ez: