2008/11/21

AZAROAK 20

Azaroaren 20an HAURREN EGUN UNIBERTSALA ospatu da munduan.

Hona hemen haurren eskubideen deklarazioa:
(http://www.bakelan.net/unitateak/familiak/)
1.-Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2.-Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3.-Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4.-Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5.-Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6.-Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7.-Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8.-Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9.-Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10.-Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.




Irudiaren gainean klikatuz gero unitate didaktiko osoa ikusteko aukera izango duzue.
Aste honetan zehar telebistan iragarki hau ikusi dugu, bere lema da: Tus manos son para proteger. Levanta la mano contra el castigo físico




Bideo hau oso polita da umeekin ikusteko

iruzkinik ez: