2008/11/16

BALEAK

Itsasoko animaliak lantzen jarraitzen dugu.
Aste honetan baleari buruz egon gara hitz egiten eta informazioa ekarri dutenek beste ikaskideei kontatu diete; horrela ikasi dugu:
- balea B-z hasten dela
- bale urdinak 30 metroko luzeera duela (euria egin duenez ez gara atera patiora neurtzera baina barruko pasabidean egin dugu: 30 aldiz metro 1, ZELAKO LANA!)
- migratzaileak direla
- oso krustazeo txikiak jaten dituela
- ez duela hortzarik
- kantatzen duela
- ... eta abar eta abar eta abar.
Hemen dugu gurasoek ekarritako informazioa



Aketx-ek kontatu diguna bideo honetan ikus dezakegu


Gogoratu: triangelu txikian klikatu ikusteko

Eta amaitzeko haurren bilatzailean hau topatu dut

Irudiaren gainean klikatu kontatzen dena entzuteko ( erderaz)


Entzun nahi duzue nola abesten duen?

Irudiaren gainean klikatu orrialde hau zabaltzeko , hor izango duzue aukera mp3 zabaltzeko

iruzkinik ez: