2008/10/31

ITSASOKO ANIMALIAK

Proiektuarekin jarraitzen dugu.
Umeek haienbeste liburu eta ipuinak ekarri dituztenez mahai bi prestatu behar izan ditugu ikus ahal izateko.Egunero sartzean nahi dutena aukeratzen dute begiratzeko.


Herenegun sorpresa izan genuen.Poltsa batean itsasoko animalia ezberdinak topatu genituen. Xabierrek, gure makinistak,banan banan ateratzen zituen bitartean izenak, ezaugarriak,bitxikeriak,... kontatzen ibili ginen.
Honez gain zenbatu genituen, sailkapenak egin genituen,..... Hemen duzu nola geratu ziren kokatuak saioa amaitzean.


2 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso interesgarria izan da itsasoko animaliekin lan egitea. NIre alabak aukeratu ditu interneten gustatu zitzaizkion argazkiak eta oso pozik agertu da. NOn topatu ahal dut animaliei buruzko interneteko helbide bat txikientzat bereziki prestatua?
Eskerrik asko Itziar, asko ikasten ari dira eta.

Itziar erabiltzaileak esan du...

Ez dut ezagutzen txikientzako leku aproposa,gauza asko daude interneten baina edo nagusientzat dira edo propaganda asko dute.Gelan animalien CDa erabiltzen dugu.
Itziar