2008/11/05

LIBURUAK BEGIRATZEA DIBERTIGARRIA DA

Egunero umeak gelan sartzen direnean liburuak hartzen dituzte, batzutan bakarrik begiratzen dute baina gehienetan lagunekin konpartitzea gustatzen zaie.
Aste honetan liburuen zaintzaren garrantziaz hitz egin dugu eta "GUK ERE LIBURUAK ZAINDUKO DITUGU" slogan daukagu.
Gaur liburutegira joan gara arratsaldean, izan da gure lehenengo eguna eta esperientzia oso baikorra izan da.
Joan aurretik hurrengo galderak egin dizkiet:
-zertara joango gara?
-zer egingo dugu?
-nola egongo gara?
-nor da liburutegiko arduraduna?
-zein da maskota?
Erantzunak aztertu ondoren hiru arau hauek bete behar ditugula erabaki dugu:
1.-IXILIK EGONGO GARA
2.-LIBURUAK ZAINDUKO DITUGU
3.-DAGOKIEN TOKIAN UTZIKO DITUGU
Baina batez ere,
LIBURUTEGIRA JOANGO GARA LIBURUAK BEGIRATZEN ONDO PASATZEKO





Saio amaitu baino lehen oso polita den ipuina kontatu diet:Munstro bat ohe azpian


Galdeiezue ea zer kontatzen dizueten.

iruzkinik ez: