2008/11/09

PRAXIAK

Materiala bildu, aztertu eta egokitu ondoren erabiltzen hasi gara. Oso ondo gaude pasatzen horrelako ariketak egiten.
Baina, zer dira praxiak? Hizkuntzetan parte hartzen duten organuen mugimenduak dira, muskulu-tonua lortzeko ezinbestekoak dira.
Dena dela hemen nik azaldu dudan baino askoz hobeto irakur dezakezue ( gaztelaniaz dago).
Orain arte egin ditugun jolasak hauek dira:
-mingainarekin jolastu, horretarako txartelak erabiltzeaz gain "mingaina andrea"ren ipuina erabiltzen gaude.
-aurpegi keinu ezberdinak egin, bikote edo hirukote jarrita besteen aurrean guk esandako keinu bat egin behar dute besteek asma dezatela ( argazkian ikusten denez primeran pasatu dugu)
- putz egin, gure lagunaren ilea ,paper zatitxoak edo eta zintzilik daudenak mugitzeko.

BubbleShare: Share photos - Craft Ideas

iruzkinik ez: