2008/12/04

IZENADUBA

Azkenean eguna ailegatu da eta berandu heldu arren primeran egon gara.
Heldu ordurako sarreran Olatz eta Haritz gure zain aurkitu ditugu eta zer ikusiko duguna kontatu digute.Baserri barruan Olentzeroren sukaldean zintzilik dagoen lapikoan utzi ditugu idatzitako gutunak. Hemen Olentzerok egin digu harrera eta laguntzaileak aurkeztu dizkigu:Mari Domingi, Pintxon txoria, Galtzagorriak...
Baserria magikoa denez barruan zuhaitzak bizi dira, hasteko goiko pisura igo gara eta PINTXON bideoan ikusi dugu, azalpenak entzun ondoren pantaila erraldoietan animalien hotsak identifikatu behar izan ditugu ( oiloa, txakurra, antzara,...) baita ezagutzen ditugun zenbait kanta.Jolasa amaitzean JOXE MARI ZAPATALARI-ren abestia kantatu dugu.
Behera joan gara eta Olentzerok GALTZAGORRIAK aurkeztu dizkigu, hemen ere pantaila erraldoietan Galtzagorriak harrapatzen jolastu dugu, eta ikazkinaren txondorra ezagutu dugu. Pixka bat izutu arren barruan sartu gara eta pilotak harrapatu eta otarrean gorde ditugu.
Sotora jaitsi gara eta MARI DOMINGIkPeru-ren ipuina kontatu digu: Peruk txikia izan arren ,lortu zuen jentilei txerria eta garia lapurtzen.
Gero lorategira atera gara pertsonaia mitologiko gehiago ezagutzera:MARIren kobazuloan murgildu gara,TARTALO begibakarraren etxea ikusi dugu ,urrunetik BASAJAUNen labirintoa ikusi dugu,...
Eta amaitzeko 3D-ko simulagailuan sartu gara, hor MARITXU TEILATUKOren laguntzaileak izan gara eta betaurreko bereziak jantzi eta gerrikoa ondo estutu ondoren berarekin bidaia zoragarria egin dugu .Esaten legez, erortzen zaizkigun hortzak teilatura bota behar ditugu eta Maritxu Teiletukok hartzen ditu. Galtzagorri batek Maritxu Teiletukori hortza lapurtu dio, eta honek, magia erabiliz gu txikitu gaitu, bere lepo gainera igo eta Galtzagorria harrapatzen laguntzeko eskatu digu. Horrela hasi da gure abentura eta 3D simulagailuari esker etxean zehar hegan joango gara, batetik bestera.
Ia konturatu barik joateko ordua heldu zaigu eta gaileta bina jan ondoren autobusa hartu dugu bueltatzeko.



Hoy hemos estado en la casa del Olentzero, nos ha presentado a sus ayudantes y hemos jugado en diferentes pantallas tactiles.Antes de irnos nos hemos montado en un simulador de 3D para ayudar a Maritxu Teilatuko a recuperar el diente que le habia robado un Galtzagorri.

iruzkinik ez: