2009/04/05

MATEMATIKA: SAILKAPENAK

Eraikuntza txokoan garraio asko dute jolasteko, gaur hartu ditugu eta multzoak egitea proposatu diet.
Hasieran tamaina hartu dute kontuan eta bi multzo egin dituzte, handiak direnak eta txikiak direnak eta horretan aritu dira denbora nahikoaz.Gero ume bati bururatu zaio kolorearen arabera sailkatzea eta horrela ekiteari eman diote.
Ekintzarekin amaitzeko esan diet egin duguna irudika dezatela, eta benetan oso ondo egin dutela.

-ORIA ORIAREKIN ET GISA GISAREKIN ( HORIA HORIAREKIN ETA GRISA GRISAREKIN)
ITSASO
-MULZOAKEGINDITUTBERDEAKETGORIAK ( MULTZOAK EGIN DITUT:BERDEAK ETA GORRIAK)
LEIRE
-MARAXUGU (MARRAZTU DUGU)
AKETX

2 iruzkin:

Berta erabiltzaileak esan du...

Lan bikaian , Itziar...
zure ikasleek zoriontsu egon behar dute eta... asko ikasten ari dira, seguru.
Ondo pasa oporretan zu eta zure ikasle txikiak. Indarberrituak etorriko zatzaizkizu.
Musu bat

Itziar erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko Berta.
besarkada,Itziar