2009/07/15

GETXO EDUBLOGS 2009

Sarrera honekin ere berandu nabil, zer egin ba!!

Uztailaren 2,3 eta 4an Julio Caro Baroja institutuan EDUBLOGS 4. jardunaldia egin da.Aurten izan da nire lehenengo aldia hara joan naizela, eta benetan oraindik daukat buruan eta bihotzean bizi eta gozatu dudan guztia.

120irakasle edo elkartu gara irakaskuntzan IKTak nola landu eta erabili behar diren hitz egiteko, baita eztabaidatu eta iritziak emateko ere. Honez gain oso interesgarriak izan diren tailerretan ere parte hartu dugu asko ikasi behar dugunok.Beno ni entzun eta ikastera hurbildu naiz,batez ere ikastera, zeren honelako topaketan konturatzen bait naiz zein gutxi dakidala.

Ikastolatik batzuk joan gara eta laguntza behar izan dugunean gure ondoan Berta egon da; berak idatzitakoa irakurtzeak merezi du, egunez egun kontatzen bait digu gertatutakoa.

Aurten horma-irudia egitea eta hasiberrien mahaian eserita egotea tokatu zait, urdurik baino urduriagoa, umeekin egiten dudan lanari buruz hitz egin diet eta, zer esanik ez, gaizki pasatzearena kenduta gelan egindako lana azaldu eta aditzera eman diedalakoan nago.

Argazki makina eraman ez nuenez flickr albumatik atera ditut egileen baimenarekin, halaxe espero dut :-) Isidro,Tehen,Josu,Berta,PLVM,Agirregabiria,Agusiglesias,Vcuevas,Cesar Poyatos,Angelsaezgil eta Lu Domenech.





Educación tecnológica blogan irakurrita

Los días 2,3 y 4 de julio hemos asistido en Getxo al 4ºencuentro de Edublogs bajo el lema tendiendo puentes , todavía tengo en la cabeza y en el corazón la magia vivida durante esos días; días intensos en los que hemos oido, conversado y discutido sobre la importancia de las TICs en la educación.Además de las conferencias y las comunicaciones también hemos tenido talleres donde aprender,y tomar nota de buenas experiencias.
Desde la ikastola hemos puesto nuestro granito de arena y este año he tenido el honor de estar en la "mesa de novatos" contando mi experiencia con los blogs¡cuantos nervios!.
El resumen de los encuentros los podeís leer en el blog de Berta.
Como no llevé cámara de fotos éstas son prestadas por todos los arriba citados.GRACIAS.

1 iruzkin:

Berta erabiltzaileak esan du...

Itziar:
Ez nuen ezagutzen argazkiak jartzeko erabili duzuna... Mila esker.
Topaketeei buruz, oso inportantea izan da zuek egotea... eta agerian jartzea jarratzen duzuela, ahal duzuen neurrian, hasitako errokarekin. Eskola 2.0 ekimerakin, espero dut, "estanda " egingo duela: hezkuntza digitala ezartzearena, alegia.
Musuak alaba eta zuretzako eta disfrutatu uda