2009/10/14

ARGITXO ITZULI DA GELARA

Gaur sorpresa izan dugu gelan, eta ia ohartu ez.Argitxok ohar bat utzi digu eta horiekin batera betebehar txiki bat: GURE ANDEREÑOAREKIN EUSKARAZ HITZ EGIN!

-AGISO ETORI DA KASEA ETA SOPRESA EKRI DU (ARGITXO ETORRI DA KLASERA ETA SORPRESA EKARRI DU)
ITSASO
-LAKRSITO EARI DIU (LACASITOAK EKARRI DITU)
IKER
-MARASI1EARIDUKAMISEAMAROSEO (MARRAZKI 1 EKARRI DU KAMISETA MARGOZTEKO)
NAIA

KAIXO LAGUNOK:

Aspaldiko, zelan zaudete? Ondo ezta? Halaxe espero dut.

Gauza bat kontatu nahi dizuet, konturatu naiz gero eta gehiago euskaraz hitz egiten duzuela baina oraindik oso gutxitan hurbiltzen zarete andereñorengana euskaraz zuzentzen.

Saiatuko zarete egiten?. Ni beti zuen ondoan egongo naiz laguntzeko prest.

Hemen uzten dizuet nire marrazki bat, jertsea berdez koloreztatzea lortuz gero ostiralean txoko libre izango duzue jolas-ordu eta gero.

Zer iruditzen zaizue?

Andereñoren laguntza ere izango duzue, gainera ahazten bazaizue berak esango du: ZER? NOLA?, HORI ENTZUTEAN BERRIRO ESATEN SAIATU, BAINA EUSKARAZ, JAKINA!!!!


AGUR ETA MUSU HANDIAK GUZTIENTZAT ARGITXO


Arratsaldean denon artean erabaki dugu oso zintzoak izan garela eta askotan hitz egin dugula euskaraz, ea ostiralerako Argitxoren jertsea berdez margoztuta izango dugun!

iruzkinik ez: