2009/11/22

BARRASKILO LASTERKETA

Ostiralean gure barraskiloak esnatu genituen, nahiko lotiak dira eta maskorraren barruan sartuta ia astebete bat pasatu dira.Ura bota ondoren berehala esnatu dira eta lasterketa egiteko prest ikusi ditugu.
Bakoitzaren oskolaren gainean izenaren lehenengo hizkia idatzi dugu nor izango den irabazlea jakiteko.Apustuak egin ditugu baina inork ez du asmatu, hasieran Sali aurreratu egin da baina behin eta berriro biratu egin du eta Bus-ek kendu dio lehenengo postua.
Gero utzitako bideak aztertu ditugu, lingirda primeran ikusi dugu.
Ozpina bota dugu lurrean ea beraien gustukoa den jakiteko, eta zelako sorpresa!, hurbildu bezain laster oskolaren barruan ezkutatu dira, ez zaie batere gustatu.



El viernes hicimos una carrera con nuestros tres caracoles,¿quién llegará el primero?Escribimos la primera letra en el caparazón y debatimos sobre quién sería el ganador,¡no acertamos ninguno!Observamos como iban dejando sus babas al moverse y lo despacito que se desplazaban.
Para finalizar echamos cerca vinagre para ver lo que sucedia, ahora sabemos que NO les gusta nada, enseguida se escondieron dentro del caparazón.

iruzkinik ez: