2009/11/11

GARRAIOBIDEAK

Irudi,argazki eta marrazkien artean hau ekarri du Naiak: LIMUSINA.
Nik galdetzean zer zen berehala batzuk eskua altxatu dute, asko dakite gelako umeek, baietz ba!
Ordurako nik neukan galdera bat buruan, nire asmoa izan da pentsaraztea; eta horrela adierazi diet: imajina ezazue oraintxe limusina bat ikastola aurrean gelditzen dela eta gonbidatzen gaituzte ibilalditxo bat egitera, gelako ume guztiak sartuko ziren?, zuek zer uste duzue?
Gero irakurri diet zenbat metro neurtzen duen limusina honek eta arratsaldean psikomotrizitate gelan froga egitea erabaki dugu.



Gelan sartu bezain pronto neurtzearekin hasi gara, 9 metroko luzera nahiko da, ezta?
Dena dela ziurtatzeko marraztutako limusinaren barruan sartu gara, eta jakina,..... haien iritsiak aldatu dira.





Entre todo el material que habeís aportado nos hemos encontrado esta limusina, después de ver y examinar la foto les he propuesto esta situación: imaginaros que se para en la entrada de la ikastola una limusina como ésta y nos invitan a dar un paseo,¿entraríamos toda la clase?.
Por la tarde en el aula de psicomotricidad hemos comprobado con la ayuda del metro cómo es de larga y después de dibujarla en el suelo nos hemos metido dentro. ¡como podeís imaginar las opiniones han cambiado bastante!

iruzkinik ez: