2009/11/16

UMEEN INTERESAK ETA NAHIAK

Ume txikiekin lana egiten dugunok zalantza handiak ditugu gelan egiten dugun lanarekin, egokia da adinarako? nahikoa izango da? gehiegi nago eskatzen? haien interesak pizten ditut? gustora datoz ikastolara?,... eta abar luze bat.Gure eskuan curiculuma dugu baina teoriak ez digu argitzen ditugun zalantza guzti horiek; horretarako gure esperientzia ere ezinbestekoa da,jakina; eta nola ez umeak, haien jarrerak,iritziak, hitzak .....zenbat esaten eta kontatzen digute!
Gaur oso polita eta emankorra izan da niretzat ama betek esan didana, komentatu dit bere umea oso gustora dago eta etxera joaten denean ikastolan sortzen diren gaietaz hitz egiten du eta galderak egiten ditu, gainera zenbakiekin eta hizkiekin lan ta lan ibiltzen da baina beti jolas eran; berarentzak letrak eta zenbakiak jolasteko direlako, ia konturatu barik ikasten dago eta gelan egiten duguna kanpora eramaten du naturaltasunez.
Guzti hau entzutean burura etorri zait hilabete honetan irakurri nuena: "sin leer ni escribir hasta los seis"; irakurtzeak merezi du.

Los que trabajamos con niños pequeños tenemos muchas dudas sobre la conveniencia de contenidos, objetivos a trabajar, expectativas,....¿estaremos formando bien a estos niños?¿qué importancia tiene la lectura,escritura,el trabajo colaborativo.....? Disponer del curriculum de educación no garantiza que la metodología y las propuestas que hacemos sean las correctas.
El comentario de una amatxu sobre lo que hace su hijo en casa , juega con las letras, los números, dibuja, se interesa por lo que hacemos y hace muchas preguntas, en fin que tiene un gran interés por todo lo que hacemos pero siempre como un JUEGO, sin presiones ni agobios, me ha recordado un artículo que leí en el Pais, os dejo el enlace por si os interesa.

Espero vuestras opiniones

2 iruzkin:

A TODO TRAPO erabiltzaileak esan du...

Iruzkinak eskatzen zenituen eta hona hemen nirea: uste dut haur hezkuntzako idaz-irakurketa ez dela lehen hezkuntzakoa bezala. Aurten bost urtekoen gelako andereño nago eta ikas-irakurketa ez dugu "lantzen" materia gisa, baina ez dugu ahazten hor dagoela eta ume batek hauek komunikazioarako tresna bat bezala ulertzen du oso txikia denetik. Askotan pentsatzen dugu haurrek bakarrik ikasten dutela guk irakasten dieguna, eta zorionez ez da horrela. Haur batek idazketari eta irakurketari buruzko hipotesiak sortuko ditu hasiera hasieratik, eta zenbat eta haurrak egoera kominikatibo ezberdinetako esperientzia ugari eta aberatsago izan orduan eta hipotesi hauek errealitatearekiko egokiagoak izango dira. Nire ustetan, hezitzaile gisa gure lana ahalik eta egoera anitzagoak eta egokiagoak eskeintzean datza, eta irakurketa eta idazketaren kasuan hauek erabiltzeko beharraz, interesaz, nahiaz haurrak betetzea, beti ere modu esanguratsu batean.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lo había leído ya. Me parece interesantísimo. Vivimos en la sociedad de las prisas, el curriculum, y la cantidad en cuando a contenidos, y muchas veces nos olvidamos de disfrutar de las cosas más sencillas y de enseñar a nuestros hijos a dialogar, compartir, pensar, opinar, investigar..., facetas mucho más interesantes y enriquecedores para el futuro de los peques. ¿de qué sirve memorizar párrafos y párrrafos o saber leer antes que los demás si de mayor no sabemos razonar?
Gracias Itziar por compartir con nosotros lo que haces con nuestros hijos. Eres un buen ejemplo. Alfonso