2010/06/05

ASMAKIZUNAK

Asmakizunak oso baliabide onak izan daitezke hizkuntzarekin jolasteko.Errima izatean oso erakargarri eta eragingarriak izaten ohi dira umeentzat. Urtean zehar landu ditut ikasgelan eta umeek egindako lana aurkeztu nahi dizuet.
Lan edo jolas honekin hasi nintzenean asmakizun errazak edo umeentzat ezagunak zirenak bilatu nituen berehala asmatuko dituztela ziurtatzeko eta berain buruengan konfiantza handitzeko. Asmakizun momentua magikoa izaten lortu behar dugu, esaten edo errezitatzen dugunean umeen arreta , isiltasuna eta irrika bereganatu behar dugu, orduan ikusiko dugu nola batzuk eskua altxatuko dute erantzuna dakitela azaldu nahian, beste batzuk berriz elkarri begiratzen geratuko dira laguntza bila egongo balitz bezala. Beti testua ondo ulertu dutela segurtarazi behar dugu, horretarako baliabide ezberdinak erabili ditzakegu, bestean beste galderak edo onomatopeiak egingo dizkiegu edo gorputza, intonazioa edo keinuen bidez lagunduko diegu.
Niretzat lan hau egitean politena izan da umeen aurpegiak konturatu direnean gai izan direla asmatzeko eta horrekin geratzea nahikoa dut.


Las adivinanzas son un muy buen recurso para jugar con el lenguaje .Cuando comenzé este curso a trabajarlas empezé con sencillas y conocidas por ellos para asegurar que las adivinaban y para crear un clima de confianza.Debemos crear un momento mágico atrayendo la atención y el deseo de adivinar, entonces veremos cómo algunos niños alzan la mano para responder y como otros se lanzan miradas intentando ayudarse entre ellos, pero antes de nada debemos asegurarnos que han entendido el texto y ayudarles siempre que sea necesario.

iruzkinik ez: