2010/10/12

PSIKOMOTRIZITATE SAIO BAT

Wikipedian honako azalpena irakurtzen dugu:

"Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da. Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte."

Gure psikomotrizitate saioan fase ordenatu eta koherenteak bata bestearen ondoren gauzatzen ditugu:sarrera errituala / barne segurtasuneko ekintzak/ plazer sentso motorea /jolas sinbolikoa / errepresentazioa /irteera errituala.

Horrelakoa da orain arte saio bat:
Lehenengoz bankuetan esertzen dira eta oinetakoak kentzen dituzte, gero marra gainean esertzen dira eta agurtu ondoren arauak esaten ditugu, orain gutxi landu ditugu baina denboraz gehiago izango dira.Arauak ondo ulertu ondoren zutik jarrita ilara egiten dugu blokeekin egindako dorreari begira eta "1,2 eta 3 " esan ondoren korrika doaz dorre erraldoi hori botatzera.
Dorrearen atzeko aldean koltxonetak, horma-barrak, eskailerak, errekodromo,...daude eta bertan jolasten dute, saltoak egiten dituzte,horma-barratik igo eta jaisten dira, erorketak egiten dituzte,...
Gela erdian eraikuntza handia dago, hor sartzen, zeharkatzen alde batera bestera eta ezkutatzen dira askotan, horretarako igo,oreka mantendu eta amaitzeko jaisten dira.
Leiho ondoan material gehiago daukagu baina oraindino gutxi ateratzen uzten diegu, astean zehar aldatzen dugu baina material gutxi ateratzen dugu batez ere jasotzea nahiko kostatzen zaielako.Alde honetako materiala ezin da eraman koltxonetak dauden lekura batez ere mina ez hartzeko jolasten duten bitartean.
Saioa amaitutzat ematen dugu dana gordeta eta ordenaturik uzten dutenean, orduan oinetakoak janzten dituzte eta abesten dugu lasai eta erlaxaturik geletara bueltatzeko.

Aurten jolas askea egingo dute, dena dela posiblea izango da kurtsoan zehar zenbait ekintza zuzenduak burutzea; momentuz alde batera bestera mugitzen dira, espazio eta materiala aztertzen, gauzak garraiatzen dituzte eta apar-gomazko blokeak eraiki eta bota egiten dituzte.Oraindik elkarri harremanetan jartzea kostatzen zaie baina bai jolasten dute bata bestearen ondoan, eta txandak itxaroten ikasten ari dira.

Gure aldetik segurtasuna eta ongizate ematen diegu, oso adi mantentzen gara istripurik ez gertatzeko, era berean mugak eta arauak jartzen ditugu.Jolasten duten bitartean behaketaren bidez ume bakoitzaren jarraipena eta eboluzioa egiten dugu.



Para leer en castellano:http://www.scribd.com/doc/22583236/Psicomotricidad-infantil

iruzkinik ez: