2010/10/26

SALTOKA SALTOKA

Umeak gero eta hobeto daude bai psikogelan baita ikasgeletan ere. Psikomotrizitate gelan gustatzen zaie gu beraiekin jolastea eta askotan eskua ematen digute nahi duten txokoetara eramateko, helduaren laguntza edo arreta deitzen.
Gaur Nahiak eskatu dit "MATXIN MATXIN" abesteko gogo handiz ibili bait da saltoka aritzeko.
Gure geletako umeek, hau da 2 urtekoek, saltoak egiten dituzte egiteagatik, saltoak ematen duen pozagatik baina bide batez hankak indartzen eta bizkortzen dituzte. Ikusten duzuenez oraindik batzuei saltoak egitea kostatzen zaie, momentuz ikasten daude, ez dakite hankak batera mugitzen, horregatik lehenengoz hanka bat eramaten dute aurrerantz eta bestea, geroxeago, pauso bat ematera joango balira bezala. Adi egongo gara ea zein nolako aurrerapenak eta saltoak egiten dituzten kurtso amaieran!!!!!



Hoy en el aula de psicomotricidad Nahia me ha pedido que les cante "MATXIN MATXIN", la canción del saltamontes porque le apetecia saltar.En estas edades el salto en sí es una experiencia gratificante a la vez que les ayuda a fortalecer las piernas.Como veís todavía les cuesta un poquito hacer los saltos y suelen apoyar una pierna antes que la otra. ¡Veremos cómo acabamos el curso y los avances tan grandes que hacen!!!!

1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Errepikapenaren plazerra izkutatu da jolas askeren atzetik, jolas hoiek topatzean eta oparitzen dizkiguten plazerrak sentitzean datza ume askoren gogoa. Sentimendu asko ere plazer hoien lagun minak dira, sentimendu hoiek elikatzeaz jolasa bera arduratzen da. Zorionak zuen lanagatik.