2011/05/25

ZERBAIT KONTATZEN

Ahozko hizkuntza lantzen gure geletan.
Dakizuenez gure ikastola D eredua da, beraz euskara da gure hizkuntza nagusiena, dena dela  ume gehienak erdaldunak dira eta gutxik izan ezik besteek erdaraz hitz egiten dute senitartekoekin.Hori dela eta lehenengo urteetan ahalegin handiak egin behar ditugu umeak euskara erabiltzen lortzeko.

Gure gelan, 2 urteko gelan, orokorrean ez dute euskaraz hitz egiten baina guk esaten duguna primeran ulertzen dute. Beti egoera esanguratsuan ahozko hizkuntza lantzen saiatzen gara eta momentu horiek aprobetxatzen ditugu umeekin banan banan hitz egiteko.
Adibide honetan entzuten den bezala guk euskaraz hitz egin arren erdaraz erantzuten digute, eta ez pentsa erreza denik haiei ulertzea!!!!!

HONA HEMEN GURE HIZLARIA

iruzkinik ez: