2011/06/28

IKASBLOGAK 2011

Ekainaren 27an Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolan  180 irakasle inguru elkartu ginen Ikasblogaren 6.jardunaldian.
Berritzegune Nagusiaren zuzendariak ,Jon Lopez-ek , agurra eman ondoren  Fernando Posadas-ek azken urteotan IKT dinamizatzaile eran izandako esperientziak eta hausnarketak kontatu zizkigun, benetan interesgarriak eta gure errealitateari egokituak.
Atsedenaldia hartu ondoren ikastolako hitzaldiak eta esperientziak ikusi, entzun eta bizi izan genituen.
Haur hezkuntza dagokionez, oso interesgarri, aberatsa eta motibagarria  iruditu zitzaidan Pelutxe lankidetza proiektua. Proiektuaren aurkezpena  Patxi Serrano eta Isabel Montenegro-ren eskutik heldu zitzaigun.
Bazkaldu ondoren mahai inguruan sortu zen eztabaida edo debatea goizean entzundakoa bezain interesgarria izan zen: material digitalen argi-ilunak.


"Apunteak" hartu nituen baina hobeagoak irakurri ditut blog hauetan:
http://hezkuntza.blog.euskadi.net/ikasblogak2011/
http://juancarikt.blogspot.com/
http://irmadel.wordpress.com/
http://bertamares.blogspot.com/
http://www.educacontic.es/blog/ikasblogak-2011-cronica-de-un-encuentro-anunciado


Argazkiaren egilea: Josu Garro

iruzkinik ez: