2011/11/14

ZUHAITZA UDAZKENEAN

Ikastola ondoan zuhaitz beteriko parke izugarria dugu eta haizea dela eta  jolastokia hostoz beterik topatzen dugu egunero, Hostoak bildu ditugu eta egiten ari garen zuhaitzetan zintzilikaturik ipintzea erabaki dugu.
Liburuetan topaturiko zuhaitzen marrazkiak aztertu ditugu  gelako zuhaitzaren kolorea aukeratzeko, laguntzeko nahian  kolore ezberdinetako tenpera poteak eraman ditugu eta guztien artean marroia aukeratu dugu ( liburuetan gehien ateratzen den kolorea delako)
Momentuz enborra koloreztatu dugu pintzelez.
Lan honekin jarraitzeko zuen laguntza behar dugu, hosto asko bildu nahi dugu haiekin jolasteko.


Oraindik lan handia dugu egiteko, egin ahala horren berri izango duzue.

Hona hemen baliabide hau

iruzkinik ez: