2012/05/29

AITZOL, SARRERA HAU ZURETZAT

Aitzol ikastolara bueltatu da berak eta bere familiak eginiko antzezlana aurkeztera. Berarekin egon garenoi burura etortzen zaigu zenbat aldiz egin dituen antzerki txikiak guretzat, bere bihotzetik aterako antzerkia. Hasieran, haur hezkuntzan zegoenean (4 -5 urtekin) etxean pentsatutakoa antzezten zuen guztion aurrean eta beti umeen algarak eta irribarreak ikusi ditugu bere emanaldietan.
Denbora pasa ahala eta esperientziarekin emanaldiak aldatu dira,  momentu honetan "profesionala" dela esan dezakegu nahiz eta 13 urte besterik ez izan.
Gaur ikusi dugunak ez du hitzik: pertsonaiak, interakzioa, eszenatokia, kontakizuna,....
Mila esker gurekin konpartitzeagatik egin duzuna.


Antzezlanaren hasiera besterik ez dut jarri, beste ikastoletara joango bait da " primizian" ikusi duguna antzeztera.


Zer gertatuko zaio piratari?
Nor da pirataren laguna?
Zein nolako ametsak ditu gure piratak?
Nola amaitzen da istorioa?
Ezin dut ezer gehiagorik esan ..... momentuz! ; agian  beranduagoan antzezlana honen berri izango duzue hemen.
Hori bai beti Aitzolen baimenarekin!!!!!!

iruzkinik ez: