2012/10/14

TXOKOAK PRESTATZEN

Aste honetan gure txokoak eratzen hasi gara,  arrain gelakoak garenez  koloretako arrainaz bete dira gure txokoak.
Momentuz  taldeak eta txokoak nik neuk sortu ditut baina kurtsoa joan ahala  aldatzeko asmoa dut; orduantxe umeen laguntza izatea espero dut.
Oraindik antolamendu hau zaila egiten zaie umeei aldaketa asko egin direlako ikasgelan baina berehala dinamikan sartuko direlakoan nago.

Baina, zergatik antolatu dut gela horrela?
" Txokoak haur hezkuntza etapa osoan zehar egongo dira eta adinaren arabera antolatuko ditugu. Txokoei esker, haurraren garapen ezberdinak garatzen dira eta bere autonomia lantzeko aukera eskaintzen diegu. Irakasleak haurrak bultzatu behar ditu lan-txoko bakoitzean aurkitzen dituen materialak esperimentatzera eta manipulatzera; sormen eta irudimen gaitasuna estimulatu behar die; txoko bakoitzaren antolamenduaren bidez, ordena, garbitasuna eta errespetua sustatzen lagundu behar die. Irakasleen papera bigarren maila batean geratuko da umeak protagonistak baitira, irakasleek umeei lagunduko diete laguntza behar izatekotan edo gatazkak sortzen badira."
Non ikusia: Salburua ikastola

Hemen dituzue argazki batzuk, beste sarreretan azalpen gehiago ipiniko ditut.

Ya hemos empezado a organzarnos por RINCONES DE TRABAJO pero aún les cuesta un poquito entender o aceptar esta metodología de trabajo.




iruzkinik ez: