2013/03/13

TUTUAK ETA TAPOIAK

Iaz bezala tutua eta tapoiekin jolastu dugu, baina aurten matematika lantzeko ekintza hau erabili dut.
Klasean sartzean tutuak eta tapoiak  orden batean kokaturik topatu dituzte, haurrak inguruan eseri dira eta hitz egiten hasi dira. Elkarrizketa nahiko bideraturik izan arren haien iritziak eta nahiak adierazi dituzte.
Elementuen eta bildumen tasunei buruz hitz egiten hasi gara: nolakoak diren tutuak (gogorrak, estuak, zabalak, luzeak, laburrak, kartoizkoak,...) nolakoak diren tapoiak ( kolore ezberdinetakoak, handiak, txikiak, plastikozkoak,...), gero tutuak zenbatu ditugu eta tapoien kopuruari buruz ere eztabaidatzen egon gara. Tapoi arrosa eta horiak gutxi dira; zuriak,berdeak eta urdinak berriz asko. Konparaketa ondo egiteko iladan jarri ditugu eta guztion artean zenbatu ditugu.
Amaitu ondoren jolasten hasi dira, tutu estuak zabaletan sartu egin dituzte,tutuak eta tapoiak  pilatzen egon dira, dorreak gero eta altuagoak egin dituzte, ... Oso ekintza dibertigarria eta aberatsa izan da.



Hoy además de divertirnos hemos trabajado mucho con las matemáticas.Al entrar se han encontrado los tubos y los tapones colocados en un orden determinado y hemos aprovechado para analizar lo que veíamos.Hemos analizado los diferentes atributos tanto de los tubos ( dureza, grosor, tamaño, material,...)como de los tapones( color,cantidad,el tamaño, material...) También hemos comparado dónde había más y donde menos y para comprobarlo hemos puesto los tapones en filas y los hemos ido contando.Mientras jugaban libremente han hecho torres intentando mantener el equilibrio y buscando estrategias para que no se cayeran, las han colocado unas dentro de otras dependiendo del grosor,.... en fin una actividad muy enriquecedora y divertida.
Todo ha quedado perfectamente recogido.

iruzkinik ez: