2013/05/26

AIREAREKIN JOLASTEN

Carlos García Llorenteri esker zientzia ikasten ari gara ikasgelan. Iaz berritzegunean berarekin airearekiko  sekuentzia didaktikoa ikusi eta hor agertzen ziren esperimentoak egin genituen.
Gelako umeak adinez txikiak izan arren esperimento errezak egiten hasi gara.
Aste honetakoa " airearekin eta arnasarekin jolasten" izan da.

Lehendabizi gure inguruan airea dagoela jakinarazi diet, horretarako  eginiko tutuak erabili ditugu eta zitzilikaturik dauden paper zintak nola mugitzen diren airea botatzean  baita mugitzean ere ikusi dugu.Beste esperientzia izan da: lastotxoak hartu eta arnasa bota dugu eskuetan, ilean, aurpegian,...Goizean aluminiozko bolatxoak egin ditugu eta lastotxoak erabiliz mugitzen lortu dugu.  






iruzkinik ez: