2013/10/30

UDAZKENA

Nahiz eta irailan udazkena hasi guk ez dugu nabaritu ia urriaren amaiera arte, eguraldi zoragarria izan bait dugu.
Hostoak erortzen hasi bezain laster honi buruz hizketan egon ginen umeekin, eta beti bezala pentsatzen dugun baino askoz gehiago dakite!
Oraindik ia egokitzen gaudenez oso ekintza zuzenduak proposatu dizkiet nahiz eta hitz egiteko momentuak  eta elkarrizketak bapatekoak izan. Aukera asko izan dute haien artean hitz egiteko eta dakitena konpartitzeko.

Nahiz eta saiatu ez dut lortu grabaketa egitea, oraindik asko kostatzen zaie eta kamara ikusi bezain pronto ixiltzen dira, ohitu arte argazkiak besterik ez ditut jarriko


Hori bai, primeran pasatu dute!ez da gutxi, ezta?
 Eta amaitzeko ingelesa ere ikasiko dugu

iruzkinik ez: