2013/12/01

ENE - EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Guk ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eskolan, esparru guztietan euskararen erabilera eta euskara bera sustatu nahi dugulako.
Aurten, Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en abestia landu dugunez gure eskuak, guztion eskuak jarriko ditugu hormairudi erraldoi batean.

Zuekin ere konpartitu nahi dugu kanta
Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak
Eskuetan, bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bizi bat.

Esan nahi nizukeen dena,
esango dizudana
desiorik sakonena
ala inoiz ez esana.

Sekreturik isilena
ala berririk onena
desiorik sakonena,
gure esku dago dena, den dena.

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan bihotza eskuetan
gure esku dago mundu berri bat.

Nik zuri kaixo esatea
zuk niri zer moduz lagun
zu zara nire maitea
denok ikasi dezagun.

Esan nahi nizukeen dena,
esango dizudana
desiorik sakonena
ala inoiz ez esana... esana...

Eskuetan, hizkuntza eskuetan
eskuetan daude hitz guztiak
eskuetan, bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bizi bat!

Eskuetan, bizitza eskuetan
eskuetan daude gure hitzak.

Eskuetan bihotza eskuetan
gure esku dago mundu bat,,, eskuetan


Bideoaren Egilea: Gabi de la Maza
Eskerrak konpartitzeagatik

EUSKARA IKASI NAHI ?  Irudien gainean klikatu




iruzkinik ez: