2014/01/17

ONGI ETORRI NEGUA!!!!

Geletan negua gora eta negua behera gauden bitartean, hotz edo eguraldi zakarra ez dugu izan oraindiño, dena dela gauza asko ikasten eta egiten ari gara urtaro hau lantzeko.
Gauza handirik ez dut aurreratu nahi, gainera aste honetan ume asko falta izan dira eta haien zain gaude denok batera aritzeko.



Aitorrek, aholkulariak  FROZEN pelikula ikustea proposatu digu, oso dibertigarria izan da Olaf-i gertatzen zaiona Andonirekin batera kontatu digunean.
Hemen uzten dizuet trailer ofiziala

2 iruzkin:

Nerea erabiltzaileak esan du...

"Elsa eta Anna, Anna eta Esla ze polida dira. Amatxu berriro filmea ikusteko gogoa daukat" Egunero esatan dit. Eunateri Fronze asko gustatzen zaio.

Itziar erabiltzaileak esan du...

Bai, oso filme polita da.
Musu handiak Eunateri