2014/01/31

BAKE EGUNA 2014

Urtarrilak 30ean Bakearen Eguna ospatu dugu 3 urteko geletan.

Umeen partaidetza bultzatu nahiarekin astartean egutegian uso bat jarri genuen ostegun egunean eta galdetu genien horren zergatia.
Txori bat zela esan zuten baina ez zekitela zergatik itsatsi genuen urtarrilaren 30ean.

BAKE EGUNA ospatuko zela egun horretan azaldu genien, baina ixiltasuna besterik ez zen entzun. Galdetu genienean haurrei haientzat zein den bakea, ez jakitearen aurpegia jarri ziguten; hau kontutan izanda beste eran galdetu genien:
-zer egin dezakegu gelan ondo egoteko eta lagunekin pozik egoteko?
Berehala hasi ziren beraien iritziak botatzen: lagunak izan, konpartitu, besarkatu, barre egin, pozik egon, musuak eman, ez jo, ez borrokatu, elkarrekin jolastu,....
Eta haiek dakiten kanta hasi ziren abesten:
" EZ DA JOTZEN, EZ DA JOTZEN
MUSUAK BAI, MUSUAK BAI,
GU GARA LAGUNAK, GU GARA LAGUNAK,
ALAI, ALAI, ALAI, ALAI"

Azaldu genien gure proposamena, uso erraldoi bat egingo genuela denen artean, elkarlanean egongo zirela eta koloretako paperak itsatsiko genituela usoaren barruan.

Honez gain gurasoei eskatu genien laguntza.


Eskertu nahi diegu gurasoei haien laguntza, zein pozik etorri ziren haurrak eskolara haien bihotzekin!!!

 Bakearen egileak izan nahi dugu, horregatik datorren astean ekintza gehiago egingo dugu lortzeko. Momentuz hona hemen baliabide hau, gurasoekin batera egiteko

1 iruzkin:

Ana Martinez erabiltzaileak esan du...

Qué gran trabajo! Os quedó un mural precioso. Un beso.