2014/02/27

KONTATZERA JOAN GARA

Heldu da momentua negua gaia amaitutzat emateko. Umeekin adoztu genuen moduan gure azken ekintza antolatu eta burutu dugu. Denbora luze eman dugu hormairudia osatzen, proposamenak, ideiak, iradokizunak, informazioa, argazkiak... kontutan harturik.
Haurren lehenengo esperientzia izan da, urduri samar ibili dira azken egun hauetan, zalantza asko izan ditugu gelan: nork kontatuko du? nora joango gara? ondo aterako da? ...
Froga egiteko Teresaren gelara joan ginen, ilusioz beterik, baina..... besteen aurrean hitz egitea ez da hain erreza izan. Uste dut inoiz baino baxuago hitz egin dutela, baina tira!! gure azken xedea lortu dugu, besteen aurrean hitz egin dute eta haien gustokoa izan dela azpimarratu didate.
Tamalez ezin izan dugu esperientzia errepikatu beste geletan, gure hormairudia desagertu bait da eskolatik!!!! Non ote dago??

2 iruzkin:

Ana Martinez erabiltzaileak esan du...

Os ha quedado un mural increible y completísimo. Enhorabuena!!!!! Un besazo.

Itziar erabiltzaileak esan du...

Nuestra primera experiencia, nos ha costado un poco pero el resultado ha sido muy positivo.
Gracias