2014/03/12

EKINTZA MOTIBAGARRIA

Gaiarekiko aurrezagutzak aktibatu, motibazioa sustatu eta aurreikuspen estrategiak lantzeko asmoz prestatu dugu ekintza hau.
Psikogelan aldez aurretik prestatutako materiala utziko dugu: kutxa baten barruan irudiak, marrazkiak, lepokoak, harriak,.... eta oharra. Poltsa batean lantzak eta aizkora jarriko ditugu.
Sorpresa bat ikusi dugula psikogelan esango diegu eta gonbidatuko ditugu hara joateko. Sartu bezain laster korroan eseriko dira, gu ez jakitearena egingo dugu eta intriga pixka bat sortzen denboralditxo bat emango emango diegu haien artean hitz egiteko. Geroago galdetuko diegu ea dakiten zer dagoen barruan, ea ideiaren bat dutela. Misterioz betetako momentuak izango dira eta interesa piztu ondoren kutxa zabalduko dugu astiro astiro.

iruzkinik ez: