2014/03/07

INAUTERIAK PRESTATZEN

Hasi baino lehen, barkatu atzerapena baina nahiko lanpeturik ibili naiz azken boladan.

Inauteri garaian primeran egon gara eskolan, oso ekintza ugari eta dibertigarriak egin ditugu, baina batez ere  ikasi dugu guztion artean askoz hobeto betetzen ditugula eginbeharrak.

Joana andereño gure gelara etorri zen gure mozorroa nolakoa izango zen azaltzera. Oso adi egon ginen azalpenetan. Geroago kontatu zigun jolastokian bi horma irudi erraldoi jarriko zirela eginiko marrazki guztiekin, beraz ahalegin handiak egin behar genituela ondo baino hobeto koloreztatzeko.


Eta hor sortu zen gure buruhustea, zenbat neska eta zenbat mutil daude gelan?
Arazo hau konpontzeko umeen irudiak erabili genituen


Orain badakigu zenbat fotokopia atera behar ditugun!!!!

iruzkinik ez: