2014/03/18

LIBURUAK IKUSI

BUMBA-K eta BALU-K  ekarritakoarekin txoko txiki bat prestatu dugu, denboraz eta gurasoen laguntzaz handiagoa izatea espero dugu.
Gehien gustatzen zaiena liburuak begiratzea da, ikus ezazue zein adi dauden eta zelako interesa duten!!!




Elkarrekin ikustea gustatzen zaie, nahiz eta batzutan haien artean istiluak izan.
Libreki ikusteaz gain beste motatako ekintzak egin ditugu: liburuaren izenburua asmatu, zertan datzen esan,orrialde batean agertzen dena besteei azaldu,....
Ekintza zuzenduak ere prestatu ditut talde txikian egiteko; liburuak ikustean eta haurren interesei jarraituz eta erronka kognitiboa bultzatzu nahian elkarrizketak bideratu ditut galderen bidez: zer ikusten duzue? zuen ustez, zer ikasiko dugu?, imajinatzen duzue nola bizi ziren garai horretan? nolakoak ziren haien etxeak? gureak bezalakoak?, zer jaten zuten?, asko ikasten badugu,... zer egingo dugu ikasitakoarekin?,....
Honako ekintzak egitea ez da erreza izaten, oraindik nahiko kostatzen zaie txandak errespetatzea eta behin baino gehienetan oihukatzen hasi dira (agian pentsatzen dute gero eta altuago hitz egin gero eta entzundakoak izango diren!!!) Gainera ume batzuei besteen aurrean pentsatzen dutena esatea kostatzen zaie oraindiño.

iruzkinik ez: