2014/03/11

MASKARAK

Aurpegia estali eta gurasoak izutzeko maskarak prestatu genituen.
Maskarak eraman nituen gelara, umeei erakutsi ondoren bakoitzak gehien gustatzen zitzaiona esaten hasi ziren, zelako zoramena!!!
Ondo antolatu behar genuen maskaren hautaketa. Horretarako maskarak iladan jarri nituen zoruan. Ume bakoitzak bere irudia hartu eta gehien gustatzen zitzaion maskaren ondoan jarri zuen. Ipini ostean hautaketaren arrazoia azaldu behar zien besteei, gero eta koherenteagoak izaten azalpenetan. 


Ekintza hau baliogarria izan zen zenbakikuntza lantzeko, zenbatu behar genuelako maskara bakoitzeko zenbat kopia atera behar nuen, zein maskara izan den aukeratuena, zein gutxiengoa eta zeintzu geratu diren berdintasunean.

iruzkinik ez: