2014/05/07

BALKIRENTZAKO OHARRA

Bideoak ikusi ondoren guk ere haziak landatuko ditugula erabaki dugu. Baina horretarako ezinbestekoa izango da zer behar dugun jakitea.
Nahiko eztabaidatu ondoren zerrenda egin dugu eta Balkiri eskatuko diogula adoztu dugu.
Baina nola jakingo du Balkik bere laguntza behar dugula?
Ezin dugu oihukatu, ezin diogu telefonoz deitu,  ikustezina denez ezin diogu zuzenean esan,..... geratzen zaigun aukera bakarra oharra idaztea da.
Zelako lan handia gurea!!



Horrela geratu zaigu



BALKI HANDIA

EKARRI

LURRA

ETA

24

EDALONTZI

ESKERRAK

MUSU







Nahiz eta asko kostatu ahalegin handiak egiten dituzte haurrek euskaraz hitz egiteko, horregatik gure Balki maiteak eskatutakoa ekarri zigun.


Zalantza handia sortu zaigu, nola landatzen dira haziak? zer egin behar dugu landatzeko?

iruzkinik ez: