2014/06/16

PATATAK IKASGELAN

Kurtso hasieran etxean izandako patata batzuk eraman nituen ikasgelara. Ikusi eta ikutu ondoren galdetu nien ea zer gertatuko zen patatak geratuko balira gure gelan.



Gehienak erantzun barik geratu ziren baina neskatxo batek bere ideiak bota zituen eta ez ahazteko idatzita utzi genituen.( ikus ezazue zein nolako aurrezagutzak dituen!).
Horrela gertatuko da?


Ikerketa ona egiteko proposatu nien patata bat armairu barruan sartzeko, bera bakar bakarrik, beste batzu erretiluaren gainean uzteko eta azkenengo bi uretan sartzeko; eta kurtsoan zehar aztertzen joateko.

Urrian atera genituen uretatik eta sorpresa ederra izan genuen....



Hortik aurrera asko ikasi dugu landarei buruz. Ikus ezazue zer topatu zuen Eiharnek uretatik patata bat atera zuenean.



Maiatzan ondo aztertu ditugu patatak, uretan egon direnei sustraiak, zurtoinak eta hostoak atera zaizkie, armairuan egon denari oso sustrai potolo eta argiak atera zaizkio eta kanpoan geratu zirenei hilabeteekin azala zimurtuz joan zaie ia ia lehortu arte
Enarak primeran azaltzen digu



Baietz interesgarria izan dela esperientzia!



Amaitzeko zimurtutakoak landatu genituen, ondo zaintzen ditugunez gero eta altuago daude.


iruzkinik ez: