2014/10/27

BELDURRA ETA HALLOWEEN

Halloween jaia dela eta beldurrari buruz hitz egiten ari gara. Oso garai aproposa dugu BELDUR sentimendua lantzeko. 
Momentuz uzten dizkizuet irakurri eta landu ditugun ipuinak baita umeek egindako marrazkiak.




MAMU MALTZURRAKMamu familia maltzur batean jaio den kumeak ez du gurasoak bezalakoa izan nahi eta ingurukoei gaizki egin beharrean, ongi jokatzen saiatzen da.







PIZTIAK BIZI DIREN LEKUANOtso-larrua jantzi eta gaiztakeriak egiten dabil Max. Ama haserretu eta gelara bidaltzen du, afaldu gabe. Bakarrik dago gelan. Basoa sortzen da gelan, handituz doan basoa.Eta itsasoak ontzi bat ekarriko dio Max-i. Ontzia hartu eta uhinetan barrena, ia urte betez ibili ondoren, Piztiak bizi diren lekura iritsiko da





HALLOWEEN FESTAHaurrek Halloween ospatzen dute: mozorrotu egiten dira, aurpegitxo bat egiten dute kuia batean, festa daukate lagun baten etxean. Zein ondo pasatzen duten Halloween egunean!


iruzkinik ez: