2014/10/14

SENTIPUINAK

Sarrera hau aspaldian jarri behar nuen baina egunak joan egunak etorri ahaztuta nuen.
Guraso bileran aipatu genuen zein garrantzitsuak diren emozioak hezitzea eta komentatu genuen oso elkarrizketa interesgarria zegoela " educacion 3.0" aldizkarian. Horretan Begoña Ibarrolak oso aholku baliogarriak ematen dizkigu gure seme alabei laguntzeko.


Bileran esan eta gelako ama batek Begoñak eginiko ipuin bat oparitu digu (mila esker, benetan).
Hemen uzten dizuet liburuaren azala, interesaturik egotekotan ziur liburutegian topatuko duzuela. 
Nik neuk kontatu diedanean izugarri arrakasta izan dut.


"Sugoitxo herensugeak nahiago zuen kantatu ahotik sua botatzea baino. Gurasoek ez zuten hori ulertzen eta hasieran haserratu ziren semea beste herensuge guztiak bezalakoa ez zelako baina......"

iruzkinik ez: