2015/03/01

GEOPLANO

Astean zehar iharduera ezberdinak egin ditugu geoplanoak erabiltzen, oso motibagarriak izan dira eta geometria ikasteaz gain matematika beste  arloak ere landu ditugu.
Oso dibertigarria izan da, batez ere beraiek geoplanoak izan direnean...!
Ea zer kontatzen dizuete argazkiak ikustean!!!!
Komentatuko didazue, ezta?
Garatu ditugun helburuak hauxek dira:

  1. Sormena eta ekimena garatzeko, irudi lauak deskonposatu eta konposatu, berriak sortzeko.
  2. Oinarrizko nozio topologikoez jabetzea (irekita, itxita, barruan, kanpoan) 
  3. Irudi geometrikoen oinarrizko ezaugarriak ezagutu (aldeak, erpinak). 
  4. Espazio orientazioa, aditasuna,motrizitatea eta begi eskuen koordinazioa garatu
  5. Lerro zuzenak, irekiak, itxiak eta paraleloak berezitu 
  6. Oinarrizko irudi lauak ezagutu
  7. Simetriak garatu 
  8. Pentsamenduen itzulgarritasuna garatu: gomei esker aldaketak egin eta hasierako formara itzuli 
  9. Piboteak zenbatu, gomak zein tokian jarri behar diren jakiteko.

iruzkinik ez: