2015/06/03

TANGRAM

Tangram 
Lehendabizi jokoa  aurkeztu diegu haurrei: 7 pieza osaturiko jokoa da, tamaina ezberditetako 5 triangelu, karratu 1 eta erronboide 1. Hainbat figura egin ditzakegu irudimena erabiliz, baina horretarako beti erabili behar ditugu pieza guztiak eta ezin daiteke bata bestearen gainean jarri.
Ezagutu ahala berehala hasi ziren libreki jolasten, nahi zuten eran ipintzen zituzten piezak.
Aste honetan ereduak eskeini dizkiegu, eta harrigarria izan da, berehala konturatu dira zelan mugitu behar dituzten piezak irudia lortzeko.

Aste honetako makinistak jolasten:





Helburu pedagogikoak aztertu ditugu, besteak beste hauek aukeratu ditugu garatzeko: egitura eta orientazio espaziala ,arreta, konzentrazioa, adimena, konposizio geometrikoak,sormena,espazioaren pertzepzioa eta oroimen bisuala. Baina batez ere poztasuna, primeran pasatzen dute eta oso arro sentitzen dira figurak lortzen dituztenean.

Umeekin batera jolasteko, online daukazu baliabide hau.(klik irudiaren gainean)



Eta amaitzeko bideo zoragarria, eskolako blogatik hartu dut

iruzkinik ez: