2015/11/11

ZENBAKIZKO ZUZENA

Berriro hartu ditugu tapoiak eta zenbakizko zuzenak zenbakien grafiak gogorarazteko.
Umeak binaka jarri behar dira eta adostu behar dute ea nor izango den lehena tapoia ipintzeko.
Nik esaten diet koloretako tapoia eta zein zenbakian jarri behar duten. Ekintza hau gero eta arinegi egiten dugu eta oso adi egon behar dira txanda ez galtzeko.
Primeran pasatzen dute eta amaitzean "bingo" kantatzen dute; jajajjjj. Behin eta berriro eta gero eta arinago egiteko eskatzen didate.





iruzkinik ez: