2015/12/04

EUSKARA EGUNA

Prestatutako guztia egin dugu gaur.
Gelan sartu ahala Balkik utzitako oharra ikusi dugu, baita patatak ere. Sorpresa itzela izan denez guk ere horrelako bat egitea pentsatu dugu, primerako margolariak direnez marrazkiak egin dituzte.
Baietz ederrak direla!
Balki eta Argitxoren urtebetetzea ospatu dugu papatak jaten
Jolastokian zumba dantzatu dugu, hau bai izan dela dibertigarria.
Geroago gure hitz kuttunenak ozenki esan ditugu Barakaldo osotik entzun daitezen, eta amaitzeko bihotzaren aurrean jarri gara argazkia ateratzeko.
Egun borobila izan dugu!!

iruzkinik ez: